Berria.info
Osteguna, 2008ko uztailak 24, 00:42:00an berritua

EGURALDIA

Gipuzkoan hodei ostarte
Bizkaia hodei ostarte
Araba hodei ostarte
Nafarroan hodei ostarte
Nafar mendateetan hodei ostarte
Nafarroa eta Araba artean hodei ostarte
Lapurdin hodei ostarte
Zuberoan zeru hodeitsuak
Nafar lautadan eguzkia
Tenperatura bera
Giro nahasia arratsaldean
Zerua. Goizean, lanbroa izango da kostaldean, eta behe lainoa, berriz, barnealdeko haranetan eta mendialdean; gero, hodeiak eta ostarteak izango dira Euskal Herriko toki gehienetan. Ekialdean hodei ugariago izango da. Iruņerritik hegoaldera, berriz, eguzkia eta goiko hodeiak jaun eta jabe izango dira. Ilunabar alderako, Pirinioetan ekaitzak joko du. Haizea. Aldakor ibiliko da. Tenperatura. Behera. Hortaz, beroenak, ipar partean eta mendi inguruetan, 22 eta 27 gradu artekoak; barnealdean, aldiz, 25 eta 31 gradu artekoak.
Itsasoa
Itsasoko egoera. Aldakor ibiliko da haizea, 3-4 bitarteko indarrarekin, eta itsaskia sorraraziko du. Nahiko ongi ikusiko da. Olatuak. Metro arteko olatuak.

BIHAR

biharko mapa
Zerua. Eguraldi egonkorra izango dugu. Goizean, hodeiak eta ostarteak izango dira leku gehienetan; barnealdean eta bereziki Arabako Lautada eta Iruņerritik Erribera bitarte, goiko hodeiak eta urdinguneak gailenduko dira. Erriberan, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dute. Haizea. Aldakor ibiliko da. Tenperatura. Berdin. Beroenak, ipar isurialdean eta mendi inguruetan, 21 eta 26 gradu artekoak izango dira; barnealdean, 24 eta 30 gradu artekoak.

© BERRIA-Edizio Digitala
berria@berria.info - www.berria.info

Lege Informazioa

Euskal Editorea S.L. , Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari