Edukira joan

Publizitatea

ATXILOKETA

Frantziako Poliziak lagun bat atzeman du Baionan

Atxilotutakoa gernikarra da, Borxa Urberuaga Arano.

Berria.info   2007-10-24 - 18:15:47

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Frantziako Poliziak Borxa Urberuaga Arano (1977) Gernika-Lumoko (Bizkaia) herritarra atxilotu du gaur arratsaldean Baionan. "Kalean zihoala kotxe bat gelditu eta kalez jantzitako bi polizi atera dira, eta ezer esan gabe segituan Borja harrapatu dute. Atxilotuta kotxean sartu eta joan egin dira", esan du Askatasunak prentsa ohar batean. "Lekukoen arabera, atxiloketak bahiketa baten itxura izan du".

Busturialdeko Hitza-ren arabera, Urberuaga beste batzuetan ere atxilotu izan dute poliziek. 2005ean bi urteko kartzela zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, berak ustez egindako pintadetan Agustin Ibarrola margolaria, Gernika-Lumoko zinegotziak eta ertzainak mehatxatu izana leporatuta.

Hiru urteko kartzela zigorra ere jasota dago, Muxikako (Bizkaia) alkate izandakoaren autoa ustez berak erretzeagatik.

Gaur Baionan elkarretaratzea egingo dute, Cinq Cantons plazan, 18:30ean hasita. Busturialdeko Askatasunak ere elkarretaratzera deitu du gaurko Gernikan, 19:30etan, Arrien aurrean.