Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Aurreko hiruhilekoen baino ia 13.000 langabe gehiago Hego Euskal Herrian

INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, Bizkaikoa da langabezia tasarik handiena (%7,78) eta Arabakoa txikiena (%4,24). Nafarroan langabeen kopuruak %66,83 egin du gora iazko hirugarren hiruhilekotik.

Berria.info   2008-10-24 - 17:57:07

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
INE Espainiako Estatistika Erakundeak Biztanleria Aktiboari buruz egindako azterketaren arabera, langabeen kopurua igo egin da aurtengo hiruhilekoan Hego Euskal Herrian: zehazki, bigarren hiruhilekoan baino 12.800 lagun gehiago zeuden enplegurik gabe hirugarrenean.

EAEn 8.000 gehiago dira langabeak (%13,54 gehiago) urteko bigarren hiruhilekoan baino -arlo honetan erkidegokoa ematen ditu datuak INEk, eta ez probintziaka-. Nafarroan, berriz, 4.800 (%27,32). Urte batetik besterako bilakaera aintzat hartuta -hau da, iazko hirugarren hiruhilekotik aurtengora- Nafarroan igo da gehien langabeen kopurua: iaz baino 8.900 gehiago ziren aurten (%66,83 gehiago). EAEn, berriz, 3.700 gehiago (%5,78ko gehikuntza).

Langabezia tasari dagokionez -atal honetan probintziaka ematen ditu datuak- Hego Euskal Herri guztian Bizkaiak du tasarik handiena: %7,78. Nafarroa kokatzen da hurrena (%7,09). Gipuzkoan %4,80koa da, eta %4,24koa Araban.

Datuak Espainiarekin alderatuz gero, langabezia tasa txikienetakoak dira Hego Euskal Herrikoak.