ETA-REN ATENTATUA IRUŅEAN
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bonba-autoaren abisua emateko telefonoaren jabea izatea egotzita
Espainiako Polizia atzeman du eta Indautxuko egoitzan daukate inkomunikatuta. Bere nortasun agiria baliatuz erosi zuten eskuko telefonoa, baina atxilotuak salaketa jarrita dauka nortasun agiria galdu egin zuelako.
Berria.info 2008-10-31 - 18:05:48
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, atzo Iruñeko bonba-autoaren abisua emateko erabili zuten eskuko telefonoaren jabea izatea egotzita. Polizia iturriek agertu dutenez, JM.M.G. da atxilotua, eta Indautxuko egoitzan daukate inkomunikatuta.
Poliziak ziurtatu du JM.M.G.ren nortasun agiriarekin erosi zutela abisua emateko erabili zuten telefonoa; gizonezko horrek, ordea, salaketa jarrita dauka nortasun agiria galdu egin zuela-eta.
Atzo ohartu zen Polizia JM.M.G.ren izenean dagoen telefonotik egin zutela deia, eta harekin harremanetan jarri ziren segituan. Gizon horrek ukatu egin du behin eta berriz telefonoa berak erosi zuela. Hala ere, gaur atxilotzea erabaki dute eta orain Bilbon badaukate ere litekeena da Madrilera eramatea.