Edukira joan

Publizitatea

KIROLA

Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan

16.300 lagunek zeukaten parte hartzeko izena emanda, baina, azkenean, 13.950 atera ziren. Giro paregabea izan zuten lasterka egiteko.

Berria.info   2008-11-10 - 15:16:18

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ezustekorik gabe, Chama Martinez madrildarrak irabazi zuen atzo gizonezkoetan Behobia-Donostia lasterketa, laugarren urtez jarraian. Ordubete eta 31 segundotan egin zuen 20.050 metroko ibilbidea, eta, ondorioz, Alberto Juzdadok ezarritako marka hautsi gabe geratu zen berriro ere (59:19). Kamel Ziani oriotarra izan zen bigarren, 02:23ra.

Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares iruindarra izan zen garaile, eta lehen aldiz irabazi zuen Behobia-Donostia. Ordubete 13 minutu eta 43 segundo behar izan zituen, eta ia lau minutuko aldea atera zion Ana Conderi, bigarren emakumeari. Zehazki, honakoa izan zen sailkapen atal bakoitzeko lehenengo bosten sailkapena:

GIZONEZKOETAN:

1. Chema Ramirez (Madril, Espainia), 1.00:31.
2. Kamel Ziani, (Gipuzkoa) 1.02:55.
3. Guillermo Arnedo, (Bizkaia) 1.04:26.
4. Lionel Petriacq, (Lapurdi) 1.04:42.
5. Julio Rey, (Toledo, Espainia) 1.05:23.

EMAKUMEZKOETAN

1. Ana Casares, (Nafarroa) 1.13:43.
2. Ana Conde, (Araba) 1.17:23.
3. Claudia Behobide, (Gipuzkoa) 1.20:17.
4. Romy Mey (Gipuzkoa), 1.20:18.
5. Elena Calvillo, (Gipuzkoa) 1.20:47.


Nolanahi ere, laterketako protagonistak parte hartu zuten milaka lagunak izan ziren, parte-hartze handi hori baita Behobia-Donostiaren ezaugarri nagusia. Guztira 16.300 lagunek zuten irteteko izena emanda, baina, azkenean, 13.950 atera ziren. Eguraldi eta giro ederra izan zituzten lasterketa osatzeko.