Edukira joan

Publizitatea

HEZKUNTZA

Greba "arrakastatsua" Ipar Euskal Herriko hezkuntzan

Lanpostuen murrizketaren eta lehen hezkuntzako erreformaren aurka azaldu dira lehen eta bigarren mailako kolegio eta lizeoetako irakasle eta langileak.

Berria.info   2008-11-20 - 14:26:24

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako lehen eta bigarren mailako kolegio eta lizeoetako irakasle eta langileek greba egin dute gaur, eta sindikatuek adierazi dute "arrakastatsua" izan dela. Frantziako Gobernuak hezkuntzan lanpostuen murrizketa ezarri nahi du, eta lehen hezkuntzan erreforma ere egin gura du. Xavier Darcos Hezkuntza ministroa da horren bultzatzailea.

Ipar Euskal Herrian lehen hezkuntzan grebaren jarraipena %65ekoa izan dela diote sindikatuek eta %40koa bigarrengoan. Pirinio Atlantikoetako departamenduan grebalariak kolegioan %41,54 izan dira, lizeoetan %29,33, lanbide heziketan 19,70 eta lehen mailan %66. Frantziako Estatuan irakasleen %69k lanuztea egin dutela adierazi dute.

Greba egiteaz gain, manifestazio jendetsua egin dute gaur Baionan. Ia bi mila lagun bildu dira.