Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Guardia Zibilak bi kilo kokaina atzeman ditu Araban, eta bi lagun atxilotu

Berria.info   2008-11-21 - 12:16:54

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak gaur zortzi 30 urteko emakume bat atxilotu zuen AP-68ko Arabako zerbitzugune batean, eta bi kilo kokaina atzeman zituen.

Autoan zihoan emakume batek hartutako "jarrera susmagarria" hartu zuen Guardia Zibilak zerbitzugunera iritsi zirenean, eta ustez emakumearena zen pakete bat bufanda batean bildua aurkitu zuten autoaren inguruan. Kaxa horretan zegoena kokaina -bi kilo- zela ziurtatu ondoren, emakumea atxilotu egin zuten.

Ordu batzuk beranduago, 28 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, emakumearekin lotura zuelakoan. Biak Amurrioko (Araba) auzitegiaren esku utzi zituzten.