EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
54 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, ustez bikotekideari tratu txarrak emateagatik
Berria.info 2008-11-21 - 15:43:54
Bilboko Udaltzaingoak atzo 54 urteko J.M.A.F. atxilotu zuen, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. "Beste gizonezkoekin harreman sexualak" izatera behartu zuela esan du atxilotuaren bikotekideak eta "iragarkiak argitaratzera" ere iritsi zela.
Udaltzaingoak dio atzo gauerdian Pimores Zubiaurre kalean "buruan ukabilkada bortitzak" eman zizkiola J.M.A.F.-k bere bikotekideari. Erasoaldiaren ostean, gizonezkoak biktima autora igo nahi izan zuen, baina honek ihes egitea lortu zuen.
Biktimak jakinarazi duenez, "erasotzailearekin harreman sentimentala" zuen, baina denborarekin harremana okertuz joan zen, "jazartuta" sentitzeraino. Gizonezkoak prostituzioan sartzea proposatu izan ziola ere salatu du.