EKAITZA
Luizi bat dela-eta GI-638 errepidea itxita dago Deba eta Mutriku artean
Berria.info 2008-11-26 - 11:41:03
Azken egunetako euri jasen ondorioz luizi handia gertatu da GI-638an, Deba eta Mutriku artean (Gipuzkoa), eta errepidea itxita geratu da. Ertzaintza GI-3230 errepidetik ari da trafikoa bideraten, hots, Kalbario gainetik. Herrilanetako langileak bidea garbitzen ari dira.





