Edukira joan

Publizitatea

EZBEHARRA

Etxe batek su hartu du Donostiako Egia auzoan

Hiru lagun artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuetako kideek kea arnastu dutelako. Hala ere, eraikina husteko beharrik ez da sortu.

Berria.info   2008-12-03 - 16:26:39

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Etxebizitza batean sutea piztu da gaur goizean Donostian; Egia auzoan, zehazki, Karmengo Andre Mariaren kaleko 17. atarian. 06:20 aldera piztu da sua, etxebizitza bateko logela batean, eta hiru lagunek behar izan dute larrialdi zerbitzuen laguntza kea arnastu dutelako.

Halaber, suak hainbat kalte eragin ditu etxean. Hala ere, eraikina hustu beharrik ez dute izan suhiltzaileek eta laster lortu dute garrak menpean hartzea.