Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Borroka armatuaren etete hutsak gatazka ez duela konponduko esateagatik Otegiren aurkako salaketa jarri du AVTk

Iritzi hori emateagatik eta "preso politikoak" aipatzeagatik =iGara=i-k plazaratutako elkarrizketan "terrorismoa goratzea" leporatzen diote.

Berria.info   2008-12-03 - 15:45:33

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Joan den igandean Gara-k plazaratu zuen elkarrizketaren harira Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen kontrako kereila jarri du AVT biktimen elkarteak, "terrorismoa goratu" zuela iritzita.

Bi adierazpeni heldu dio AVTk Otegiren aurkako salaketa egiteko: batetik, ezker abertzaleko kideak esan zuen "borroka armatuaren ez eteteak, ez irauteak" ez dutela gatazka konponduko. Bestetik, "preso politikoak" aiaptzen ditu. Adierazpen eta esamolde horien bidez, Otegik "terrorismoa" justifikatzen duela ondorioztatu du AVTk.

Otegiren aurkako kereila aurkezteaz gain, ezker abertzaleak Espainiako Konstituzioaren kontra larunbaterako Durangon (Bizkaia) antolatu duen manifestazioa galarazteko ere eskatu dio Auzitegi Nazionalari AVTk.