Edukira joan

Publizitatea

'EUSKAL Y'

Durangon, trenbidean, AHTren kontra kateatu diren bi lagunak atxilotu egin ditu Ertzaintzak

Ezkurdiko langen parean egin dute ekintza, eta hiru bat orduz tren eta auto trafikoa oztopatu dute. Ertzaintza kateatutakoei babesa agertzera bildutako jendearen aurka oldartu dela salatu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak.

Berria.info   2008-12-08 - 19:27:11

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Ertzaintzak atxilotuta eraman ditu AHTren Euskal Y proiektuaren kontra Durangon, Euskotrenen trenbidean, porlanezko bidoi batera kateatu diren bi lagunak. Eguerdiko ordubatak eta laurden aldera kateatu dira bi lagun horiek trenbidean, Ezkurdiko langen parean -Liburu eta Disko Azoka egiten den gunetik hurbil-, eta bi ordu inguruz egon dira han tren zein errepide trafikoa oztopatzen, suhiltzaileek porlanez betetako bidoitik askatu dituzten arte. Orduan, esan bezala, atxilotu egin ditu Ertzaintzak.

Euskotren eta Renfe Euskal Y proiektuko parte-hartzaile nagusietakoak direla agertu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, eta hori salatzeko egin dutela gaurko ekintza. Protesta modu baketsuan egin duten arren, Ertzaintza kateatutako bi lagunei elkartasuna adieraztera bildutakoen kontra oldartu dela salatu du elkarte berak.