Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

EAEko etorkinen erdiak ikasi nahi dute euskara, baina %0,8k baino ez du ikasten

Berria.info   2008-12-23 - 13:30:44

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Iheslariak Laguntzeko Euskadiko Batzordeak egindako azterketa batek dioenez, EAEko etorkinen %45ek euskara ikasteko interesa agertu izan dute, baina %0,86k baino ez dute ikasten azkenean euskara.

87 herrialdeetako 3.500 lagunekin egonda egin du batzordeak azterketa.

Emakumezko etorkinek gizonezkoek baino interes handiagoa dute euskara ikasteko: emakumezkoen %52,16k azaldu dute gogoa eta gizonezkoen %41,67k.

Etorkinen haurren hiru laurdenak B edo D ereduetan matrikulatzen dira, eta besteak An.