POLITIKA
Gaur sartu dute EAJk eta EAk Azpeitiko alkatearen aurkako zentsura mozioa
Hilaren 17an eztabaidatuko dute, eta Julian Eizmendi jeltzalea izango da alkate berria, Iñaki Errazkin ezker abertzalekoaren partez. EAJk gutxiengoan gobernatuko du, EA ez delako sartuko udal gobernuan.
Berria.info 2009-01-05 - 18:00:37
Azpeitiko (Gipuzkoa) Udaleko EAJko zortzi zinegotziek eta EAko Mikel Ibarzabalek -beste hautetsiak ez- Iñaki Errazkin alkatearen kontrako zentsura mozioa sartu dute gaur, udaletxean, hamarrak baino lehenxeago. Errazkinen taldeak (ezker abertzaleak) Inazio Uriaren hilketa salatu ez zuelako sortu zen aukera hori (ETAk hil zuen Uria enpresaburua, abenduaren 3an, Azpeitian).
Hain zuzen, hilaren 17ko udalbatzarrean eztabaidatuko dute mozioa, 12:00etatik. Bederatzi haiek neurriaren alde bozkatzen badute, Errazkin alkatetzatik kenduko dute eta Julian Eizmendi (EAJ) izango da auzapez berria -2003-2007 legealdian ere izan zen-.
Abenduaren 20an jakinarazi zuten erabakia Azpeitiko EAJk eta EAk, egun berean bien arteko bilera egin ondoren. Gehiengo osoa behar da mozioa sartzeko eta berau aurrera ateratzeko; Azpeitiko Udalean 17 hautetsi daude.
Dena dela, EA ez da sartuko udal gobernuan, eta EAJk gutxiengoan gobernatuko du. Oposizioan geratuko dira ezker abertzalea (sei zinegotzi; Errazkin, tartean), EA (bi) eta Aralar (bat).
2007ko ekainaren 16tik da Errazkin alkate, EAE-ANVk, EAk eta Aralarrek bat egin ostean.
Hilaren 10ean zentsura mozioaren kontrako manifestazioa
Ezker abertzaleak deituta, hilaren 10ean zentsura mozioaren kontrako manifestazioa egingo dute Azpeitian, Konponbidea orain, euskal herritarren hitza errespetatu lelopean. 18:00etan hasiko da, plazan.