Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Israelek palestinarrak hiltzen segitzen du Gazan

Gaur 23 lagun hil ditu, guztiak zibilak; haien artean, familia bereko zazpi kide. Dagoeneko 530 lagun hil ditu. Gazako lurraldea estrategikoki hiru zatitan banatu du Israelek.

Berria.info   2009-01-05 - 17:59:58

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Israelek Gazan (Palestina) erasoan segitzen du, gaur hamargarren egunez segidan, eta beste hainbat palestinar hil ditu han. Gaur gutxienez 23, denak zibilak. Esaterako, familia bereko zazpi kide kolpe batean, bonba bidez: gurasoak eta haien bost seme-alabak. Beste bi lagun ere hil ditu: aitona bat eta haren biloba.

Airez eta lurrez ari da erasoan Israel, eta dagoeneko 500 lagunetik gora hil ditu eta 2.500 baino gehiago zauritu. "Hamas-eko azpiegitura terroristak suntsitzea" da haren helburua, esaten duenez. Hamas da nagusi Gazan, 2007ko ekainetik.

Gazako lurraldea (milioi eta erdi biztanle bizi dira) estrategikoki hiru zatitan banatu du Israelek. Hori dela-eta, han bizi direnei ezinezkoa zaie modu librean mugitzea euren hirian.

Gaur ehunen bat kamioiri Gazara pasoa utziko die gaur Israelek, laguntza humanitarioa eraman dezaten.