Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Bi presoren senideek istripua izan dute bisitara zihoazela

Berria.info   2009-01-07 - 10:34:47

Bozkatu

Emaitza 2 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Harkaitz Landaberea eta Julen Etxaniz euskal presoen senideek istripua izan dute haiek bisitatzera zihoazela, asteburuan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez. Donostiatik abiatu ostean, Agurain (Araba) inguruan izan zuten ezbeharra. Onik atera ziren arren, autoa kalteturik gertatu zen. Beste auto batean joan ziren gero bisitara.

Landaberea eta Etxaniz abenduan atxilotu zituen Guardia Zibilak, ETAko informazio taldea osatzen zutelakoan, eta biak Soto del Real (Espainia) kartzelan dauzkate preso.