Edukira joan

Publizitatea

MARTXOKO HAUTESKUNDEAK

Demokrazia Hiru Milioi herri plataforma aurkeztuko dute bihar Bilbon

Martxoko hauteskundeetan parte hartzeko asmoarekin sortu dute plataforma. Bihar Bilboko hotel batean egingo dute euren lehen aurkezpena.

Berria.info   2009-01-09 - 19:37:53

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Martxoan egingo diren hauteskundeei begira bihar herri plataforma bat aurkeztuko dute Bilbon. Demokrazia Hiru Milioi (D3M) izena hartuko du gaur eguerdian jakinarazi dutenez. Bilboko hotel batean egingo dute bihar aurkezpena.

Plataforma berriak EAEko hainbat udaletan baimena eskatu du datozen hauteskundeetan parte hartzeko beharrezkoak diren sinadurak biltzeko. Era berean, hauteskundeetara aurkezteko behar diren dokumentuak ere eskatu ditu dagoeneko.

Gauzak horrela, D3Mko sustatzaileek hautagaien zerrenda urtarrilaren 21 eta 26 bitartean aurkeztu beharko dute.