Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Otegik esan zion Ibarretxeri...

"2006an esan nion auziko helburua bera aulkian eserita ikustea zela, eta ezker abertzalekoak ere bai", jakinarazi du ezker abertzaleko kideak gaur.

Berria.info   2009-01-14 - 15:33:09

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Pasadizo bat kontatu du gaur Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan: Ibarretxe auzia auzia hasi zenean -2006an-, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari esan ziola auziak epaitegian bukatuko zuela. "Ibarretxeri esan nion helburua bera aulkian eserita ikustea zela, eta ezker abertzalekoak ere bai".

Jaurlaritzako lehendakaria eta biak lehengo ostegunean eta herenegun elkarrekin mintzatzen aritu ziren EAEko Auzitegi Nagusiko saioetan, baina ez Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia eta Otegi. "Aukera ona genuen hango gela batean Loiolan bukatu ez genuena burutzeko...", bota du ezker abertzaleko kideak.

Hain justu, Jose Antonio Subinas, Juan Carlos Benito-Butron eta Manuel Diaz Rabago epaileek astelehenean jakinarazi zuten artxibatu egin zutela Ibarretxe, Lopez, Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria, eta Otegi, Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideen aurkako auzia. Arrazoia: auzian akusazio partikularrik ez zegoela. 2006an euren artean elkarrizketa politikoak egiteagatik auzipetu zituzten.

Auziak elkarrizketa eta negoziazio politiko gehiagorik ez egoteko helburua zeukala berretsi du gaur Otegik, eta euskal gatazkaren konponbidearen alde agertu da. Ezker abertzaleak berak "estrategikoa eraginkorra" behar duela adierazi du, "irabazteko".