Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Sagardo berria, edateko moduan dagoeneko

Aimar Olaizola pilotariak ireki du gaur garaia, Astigarragan. “Aromatikoagoa eta freskoagoa” izango da aurtengo sagardoa.

Berria.info   2009-01-14 - 15:09:31

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Hasi da, ofizialki, sagardoaren garaia. Gaur eta, ohi bezala, Astigarragan (Gipuzkoa), Petritegi sagardotegian. Aimar Olaizola pilotariak izan du aurten sasoia zabaltzeko ohorea. Apirilera arte iraungo du denboraldiak.

Udazkeneko sagar uzta oso ona izan zela esan dute adituek, eta aurtengo sagardoa "aromatikoagoa eta freskoagoa" izango da. Azkeneko hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan da hau Euskal Herrian; eguzkia neurrian eta tenperatura erregularra izan delako, sagar asko eta handiak eman dituzte sagarrondoek.

Upelak leporaino bete dituzte: hamahiru milioi litro sagardo ekoitzi dituzte Euskal Herrian. Horietatik ia gehienak Gipuzkoako sagardotegietan daude, Astigarraga ingurukoetan.