Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

ETArena izan litekeen zulo bat aurkitu dute gaur Zegaman

Lehergailuak egiteko materiala atzeman dute bertan.

Goierriko Hitza   2009-01-14 - 17:13:37

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Espainiako Poliziak ETArena izan litekeen zulo bat aurkitu du gaur Zegaman (Gipuzkoa), eta leherkariak egiteko hainbat material atzeman dute. Polizia iturrien arabera, titadinea, kloratita eta azufrea aurkitu dituzte, baita tenporizadoreak eta lehergailuak aktibatzeko gailuak ere.

Zuloa mendian dago, iristeko toki zailean. Poliziak bertara daraman mendi bidea itxi egin du, eta materiala erretiratzeko lanetan ari dira.

Poliziak aitortu duenez, erakunde armatuari buruzko informazio "zaharra" baliatuz egin dute aurkikuntza.