Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Eroski munduko kooperatibarik handiena bihurtuko da, 52.000 bazkiderekin

Eroskik batzar orokorra egin du gaur Elorrion, eta, aurreikusita zegoen legez, langile guztiak kooperatibako kide bihurtzea onartu du. 8.000 bazkide ditu orain. Poliki-poliki, 47.000 gehiago.

Berria.info   2009-01-17 - 18:06:07

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Eroskik dituen enpresa filialak kooperatibako parte izango dira, hala erabaki dute gaur goizean Elorrion (Bizkaia) batzar orokorrean bildutako lagunek. Estatutu berriarekin, 8.000 bazkide izan ordez 47.000 gehiago izango dira; munduko kooperatibarik handiena bihurtuko da Eroski, 52.000 bazkiderekin. Okerrik ez bada, otsailean hasiko da kooperatibizazio prozesua. Onartutako plana urte batzuetako epean amaituko dela esan dute.

Aurreikuspena bete egin da: bazkideen artean egin diren inkesten arabera, %80 prest zeuden langile guztiak kooperatibista bihur daitezen. Kide guztiak kooperatibako parte izan arren, 1. mailako eta 2. mailako kooperatibak egongo dira erabakitzeko ahalmenari dagokionez. Bi kooperatiba. Hori bai, "langile guztiek baldintza ekonomiko eta sozial berak izango dituzte, sexua edo jatorria gorabehera".

Ez dute bozketaren emaitza jakinarazi, eta kazetariek ez dute batzarrean egoterik izan.