Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Ertzaintzak dio Ordiziako zuloko lehergaiak egoera txarrean zeudela

ETArenak izan daitezkeen pistola bat, granada bat eta munizioa ere topatu zituzten atzo gauean. Zortzi kilo lehergai hantxe leherrarazi dituzte.

Berria.info   2009-02-04 - 15:13:20

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
ETArena izan daitekeen zuloa aurkitu zuten atzo gauean Ordizian (Gipuzkoa) eta Ertzaintza gaur goizean hasi da zuloa aztertzen. Haren arabera, zortzi kilo lehergai topatu dituzte bertan -dinamita-, "egoera txarrean". Hala, hantxe leherrarazi dituztela jakinarazi du. Pistola bat, granada bat eta munizioa ere aurkitu ditu. Ertzainburu batek goizean adierazi du "materiala oso zaharra" dela.

Herritar batek abisu emanda topatu zuten zuloa, hark baso batean erdi lurperatuta bidoi bat ikusi ondotik, Ertzaintzak esan duenez. Ordutik lekua itxita eduki dute.

Toki hori Ordizia-Beasain arteko Mariaratz bailararen goialdean dago, Ordiziako udalerrian, Bazterkale-alde deitzen dioten kaletik gora. Bidezidor bati segituz, baratzeetarako gauzak gordetzen dituzten etxola baten ondoan zegoen bidoia.

Ertzainburuak esan du abisua atzo 18:30-19:00 aldean jaso zutela deia. Gaur 9:00etan joan da Polizia Zientifikoa eta 10:00etan leherrarazi dute dinamita. 11:00etan ireki dute ingurua.