Edukira joan

Publizitatea

AHT

Ertzaintzak AHTren aurkako ekintzak "terrorismotzat" jotzeko agindu izanari oso larri iritzi dio ELAk

Sindikatuaren iritzian, erabaki horren atzean Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kontrakoak diren "jarrera zilegiak kriminalizatu" nahi dituzte agintariek. "Kosta ahala kosta eztabaida sozialik gabe" azpiegitura hori egin nahi dutela salatu du, halaber.

Berria.info   2009-03-10 - 19:45:41

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
ELA sindikatuak "oso larritzat eta argitu beharrekoak" jo ditu Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Abiadura Handiko Trenaren gainean emandako aginduak. "Onartezina da azpiegitura honen inguruan edozein ekimen dela-eta terrorismo delitupean jartzeko eta [Espainiako] Auzitegi Nazionalera diligentziak bidaltzeko aginduak ematea", dio ELAk gaur zabaldutako komunikatuan.

"Erabaki hauen atzean AHTren aurkakoak diren zilegizko jarrerak kriminalizatzeko bultzada eta agindu politikoa frogatu da, eta hori guztiz salagarria da ELAren iritziz. Kosta ahala kosta eztabaida sozialik gabe egin nahi izatea azpiegitura hori gutxi ez balitz bezala, AHTren inguruko edozein ekimen zigortze bidean jartzea oso larria da. Esanguratsua da, bestalde, agindu hauek idatziz ematea. Zer-nolako inpunitaterekin jokatzen duten hau egin dutenek argi islatzen da".

Horren aurrean ELAk hainbat exijentzia egin ditu:

Ertzaintzaren erabilera bukatzea. "Ertzaintza erabili egiten da interes alderdikoiak babesteko eta AHTren inguruan egin daitezken ekimenak, guztiz demokratikoak badira ere, auzipean jartzeko".

Erabakiaren erantzukizunak. "ELAk jarrera eta agindu horiek arbuiatzeaz gain, Barne Saileko erabaki hauetan ardura izan duten guztioi erantzukizunak ezartzea exijitzen du, baldin eta demokraziari eta gizarteari gutxieneko begirunea bazaio".

Agintariei deia. "Alderdi politikoetako arduradun nagusiei dei egiten diegu gai honen aurrean beren jarrera eta balorazioa ager dezaten, honelako agindu eta jokaerekin bat datozen ala ez jakitea gizarte osoaren eskubidea baita".