Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Hiru urteko kartzela zigorra jarri diote Bushi zapata bota zion irakiarrari

Berria.info   2009-03-12 - 10:48:52

Bozkatu

Emaitza 2 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Irakeko Auzitegi Kriminalak gaur hiru urteko kartzela zigorra jarri dio George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohiari agerraldi batean zapata bota zion irakiar kazetariari: Montazer al Zaidiri.

Abenduaren 14an izan zen gertaera, Bagdaden, eta artean Bush zen AEBetako presidentea. Nuri al Maliki Irakeko Gobernuko lehen ministroarekin zegoen orduan Bush, kargua utzi aurreko nazioarteko agur bira egiten. "To agurra, zakurra!" oihukatu zion kazetariak, zapata jaurtitzen ziolarik.

Kultura musulmanean norbaiti zapata bat botatzea edo zapataren zolarekin jotzea irain handitzat jotzen da.