Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

'Euskal Herriko aberria Euskadi da', Udalbideren Aberri Eguneko leloa

Apirilaren 11n egingo du ospakizuna, Bizkaian, Jata mendian.

Berria.info   2009-03-30 - 15:49:46

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Apirilaren 12an izango da aurten Aberri Eguna, baina Udalbiltza-Udalbidek aurreko egunean ospatuko du, larunbatean, Euskal Herriko aberria Euskadi da lelopean. Bizkaian, Jata mendian egingo dute ekitaldia (Mungiatik gertu dago), 11:00etatik aurrera. Aberri Eguneko manifestua irakurriko dute, eta mokadua eta musika ere izango dira.

EAJko eta EAko hautetsiek osatzen dute Udalbide.

Nazio Eztabaida Guneak, iragarria duen bezala, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) ospatuko du Aberri Eguna, apirilaren 12an. Hirugarren urtez jarraian egin die Nazio Eztabaida Guneak Euskal Herriko eragile, alderdi eta banakoei Aberri Egun bateratuan parte hartzera.