EUSKARA
Donostiako Udaleko langileen %58k euskaraz jakin beharko dute 2012rako
Herritarrekin eta, batez ere, gazteekin zuzeneko harremana duten langileen %95ek euskaraz jakitea du xede Udalak onartu duen IV. Euskararen Erabileraren Normalizazio Planak.
Berria.info 2009-04-20 - 17:35:19
Donostiako Udaleko langileen %58k 2012rako lanpostu bakoitzaren araberako euskarazko froga gaindituta izan beharko dute. Donostiako Udalak IV. Euskararen Erabileraren Normalizazio Plana onartu du eta bertan zehaztu ditu baldintzak.
Ainhoa Beola Euskara zinegotziak adierazi du planaren helburua, besteak beste, langileen eta herritarren arteko harremanetan euskararen erabilera bermatzea dela. 2012rako Udaleko 1.288 langileetatik 751ek euskaraz jakin beharko dute. 751 horietatik %71ek jada beharrezko euskara profila dutela jakinarazi du Beolak.
Herritarrekin eta, batez ere, gazteekin zuzeneko harremana daukaten langileei eskatuko diete euskara ziurtagiria. Langile horien %95ek euskarazko hizkuntza eskakizuna izatea lortu nahi dutela adierazi du Donostiako Euskara zinegotziak.