GIZARTEA
Juan Joxe Agirre beneditarren komentuko fraideari eman diote Manuel Irujo saria
40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lana saritu dute.
Berria.info 2009-06-06 - 18:22:26
Juan Joxe Agirre (Alegia, Gipuzkoa; 1940) fraideak jaso du IX. Manuel Irujo saria. Lazkaoko (Gipuzkoa) beneditarren komentuko fraide eta liburuzaina da Agirre.
Lizarran (Nafarroa) eman diote saria, 40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.
Lizarran (Nafarroa) eman diote saria, 40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.





