GIZARTEA
Gasteizko Judimendi auzoko gaztetxea jendez hustu du Ertzaintzak
Gazteek duela hilabete okupatu zuten, jabeak baimena emanda, baina honek gero parte sartu zuen. Ertzainek lau lagun identifikatu dituzte eta haietako bat atxilotu.
Berria.info 2009-06-11 - 12:59:56
Ertzaintzak gaztetxe bat hustu du jendez gaur goizean Gasteizen: Judimendi auzokoa. Duela hilabete inguru okupatu zuten hainbat lagunek.
"Ertzainek hitzik esan gabe atea zabaldu dute eta gaztetxean zeuden lau gazteak identifikatu dituzte. Haietako bat adin txikikoa da eta atxilotu egin dute", esan du Judimendiko Gazte Asanbladak.
Hainbat gazte gaztetxe ingurura azaldu dira, desalojoa salatzeko eta atxilotuari babesa emateko asmoz, eta Gazte Asanbladak jakinarazi du ertzainak horien aurka oldartu direla.
Gazteek esan dutenez, etxeko jabearen baimena lortu zuten bertan hilabetez egoteko, "baina epea bete baino lehen salaketa jarri zuen eta beste lau gazte identifikatuak zituzten. Gaurko gertakaria horren ondorioa izan da".
Gazte Asanbladak deituta, gaur 18:00etan protesta ekimen bat egingo dute, eta bihar 19:00etatik aurrera manifestazioa, Leizaola plazatik.