Edukira joan

Publizitatea

KALE ERASOA

Autobus bat kiskali dute Donostian

Bidebieta auzoan egin dute kale erasoa burua estalitako hainbat lagunek, bart. Bederatzi autok kalteak izan dituzte. Odon Elorza alkateak "bigarren mailako terrorismotzat" jo du ekintza.

Berria.info   2009-06-20 - 19:03:36

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Autobus publiko baten aurkako kale erasoa egin dute bart burua estalitako hainbat lagunek Donostian eta, su eman ondoren, kiskalita utzi dute. Ondoan aparkatuta zeuden bederatzi autok kalteak izan dituzte, baita autobus geltoki batek ere.

Bidebieta auzoan izan da ekintza, Julio Urkijo kalean, 1:45ean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, autobusari su eman aurretik, bertan zihoazen gidaria eta bidaiariak jaitsiarazi egin dituzte. Lau lagunek hartu dute parte erasoan, Jaurlaritzaren arabera.

Odon Elorza Donostiako alkateak gaitzetsi egin du ekintza, eta "bigarren mailako terrorismotzat" jo du.