HEZKUNTZA
Oionen barrena euskararen alde
Atzo ospatu zuten Araba Euskaraz Errioxako herri horretan. Milaka euskaltzale joan ziren giroaz gozatzera.
Berria.info 2009-06-22 - 12:05:38
- Argazki bilduma: Araba Euskaraz 09 Oionen
Oionen ospatu zuten atzo Araba Euskaraz. 10:00etan ireki zuten ibilbidea eta ordutik aurrera euskararen aldeko aldarria xede zuten milaka lagun joan ziren Arabako Errioxako herri horretara.
Jaia Oiongo San Bizente ikastolak antolatu zuen. Herritar guztientzat egokitutako ekintzak antolatu zituzten: haur jolasak, abesbatzak, kontzertuak, bertso saioak, herri bazkaria.
Ibilbidea ez zen oso luzea, baina herriko kaleetatik eta txoko adierazgarrienetatik igarotzen zen. Horrela, herriak ikastolaren eta euskararen alde egindako lanari esker ona adierazi nahi izan zion San Bizente ikastolak.
Arabako Errioxan euskararen alde lan egiten duen Ttiki-ttaka elkartea, Abel Enbeita bertsolaria eta Luis Mari Bengoa Arabako Herri Kirolen Federazioko kide eta bertsolaria omendu zituzten atzokoan.