MIKEL ASTARLOZA (EUSKALTEL-EUSKADIKO TXIRRINDULARIA)
"Prestakuntza aldatu dut aurten, hirugarren astera indartsu iristeko helburuarekin"
Etzi hasiko da Frantziako Tourra.
Igor Susaeta 2009-07-02 - 17:29:44
Bideoa kargatzen ari da...
Mikel Astarlozarekin, Tourraren atarian
Sineskeriak "txorakeria hutsa" iruditzen zaizkio Mikel Astarlozari (Pasai San Pedro, Gipuzkoa 1979). Baina korritu dituen sei Tourrak errepasatzen hasi, eta konturatu da urte bakoitietan emaitza hobeak lortu izan dituela. 2007an, adibidez, bederatzigarren; inoizko bere posturik onena urteko lasterketarik garrantzitsuenean. Zazpigarren aldiz ariko da aurten, eta hori hobetzea, horren lehian ibiltzea da haren asmoa. Ibilbidea, behintzat, gustatzen zaio. Taldeburua da, berak badaki, eta, agian horregatik, inoiz baino elkarrizketa eskaera gehiago egin dizkiote. "Agenda elektronikoa erosi dut. Pentsa!", esan du. Gustura dago, halere, tokatu zaion zereginean; eta konfiantzaz beteta, ohi bezala.
Tourra hasi bitartean indarrik ez xahutzeko agindu zizuten taldeko buruek. Halere, laugarren izan zara Kataluniako Voltan, eta bosgarren Dauphine Liberen. Gorputza gehiegi estutu gabe?
Tira... Gehiegi estutu gabe hori aipu marken artean jarriko nuke. Urte hasieran, Igor Gonzalez de Galdeano gure zuzendariak esan zidan aurten helburua Tourra zela, apustu hori egin nahi zuela nirekin. Hortaz, denboraldi hasiera guztia sakrifikatu behar izan genuen. Niri, hasiera batean, zalantzak eragin zizkidan apustu horrek. Izan ere, arriskutsua da urte osoa lasterketa bakar batean jokoan jartzea. Baina buelta batzuk eman nizkion buruari, eta pentsatu nuen erakargarria izan zitekeela prestakuntza, planteamendua aldatzea. Ondo atera daiteke, gaizki, baina emaitza ona lortzeko zure esku dagoen guztia egiten baduzu, ba, polita da planteamendua. Maiatzean entrenamendu karga handitu nuen, eta Romandiako Tourrean serioago lehiatzen hasi nintzen. Ezin dut esan, ordea, Dauphinen ez nuenik gorputza estutu...
Prestakuntza aldatu duzu. Baina egin beharreko kilometro kopuruaz gain, zer aldatu duzu aurreko urteekin alderatuta?
Ba, adibidez, gimnasioan ordu asko sartu ditut. Txirrindulariok, normalean, urtarrilean alboratzen ditugu gimnasioko lanak, baina ni apirilera arte ibili nintzen.
Zure gorputza gihartsuagoa bilakatzea al zen asmoa?
Bai. Aurten iaz baino kilo bat gehiago daukat, baina gantz gutxiago. Pentsatzen dut indar gehixeago hartu dudala, eta hori ikusi ahal izan da egin dizkidaten probetan, eta lasterketetan. Ez nabil emaitzez hitz egiten, ez, nola sentitzen naizen baizik. Dauphinen bosgarren izan nintzen, baina, ziurrenik, indarrez bosgarren txirrindularia izanda, gainera. Izan ere, askotan emaitza ez dator bat sentitzen duzunarekin.
Dauphine Libere bukatu zenetik gaurdaino zer egin duzu?
Planteamendua sinplea da. Aurreneko astean atseden hartu nuen, eta entrenamendu lasaiak egin nituen esfortzutik errekuperatzeko. Joan den astean, aldiz, entrenamendu oso-oso gogorrak egin nituen gorputza egurtzeko, eta gero Espainiako Txapelketako errepideko proba korritu; eta aste honetan lasai entrenatu, bizpahiru ordu egunero, aurreko asteko lan karga asimilatzeko, Tourrera fresko-fresko heltzeko intentzioarekin.
Buruaren aldetik nola zaude?
Egia esan, oso baikorra izan naiz beti. Konfiantza handia eduki izan dut neure buruarengan. Emaitzak onak baldin badira, errazagoa da baikorra izatea. Voltako laugarren postuak, esaterako, ezustean harrapatu ninduen; ez nuen uste hain ondo nengoenik. Baina Dauphinen, ba, ez dakit espero nuen, baina banekien hor nonbait ibiliko nintzela. Poliki-poliki, jauzia izugarri handia izan gabe ere, uste dut nire maila hobetzen ari naizela urtetik urtera. Dauphineko azken emaitzak baino gehiago, nire aurretik zeintzuk ibili ziren ikusteak poztu ninduen [Alejandro Valverde, Cadel Evans, Alberto Contador eta Robert Gesink].
Taldeburua izango zara Tourrean. Horrek are gehiago motibatzen zaituela dirudi, ezta?
Tira... Aurten, taldearen egoera dela-eta, niri jarri didate, pixka bat, taldeburuaren etiketa. Nik ez dut ez onerako ez txarrerako hartzen. Azken finean, neure burua estutzen dut. Taldeburu izatea polita da, baina amorrua ematen dit taldekideengatik. Izan ere, taldeburu izan eta lasterketarik ez irabazteak amorrua ematen dit. Barrez esaten diet nahiko taldeburu txarra naizela...
Baina zerekin esango zenuke "ondo Mikel, ondo"?
Dauphinetik etorri nintzenean, adibidez, hori esan nion neure buruari. Zergatik? Neure buruari eskatzen diodan gauza bakarra da barruan daukadan guztia ematea. Hortaz, nire esku dagoen guztia egin baldin badut, nire kontzientzia lasai egongo da.
Baina zuen zuzendariak emaitzak exijitzen dizkizue. Zerekin geratuko litzateke bera gustura?
Tourrean etaparen bat irabazita. Hori nahi du jendeak, eta baita guk ere. Hori lortu bitartean eurekin zorretan egongo garela uste dut. Aurten bi garaipen besterik ez ditugu lortu, eta nik, taldeburuak, alerik ez... Nola azal daiteke taldeburu batek lasterketarik irabazi ez izana, ez? Baina, tira, ez digute errietarik egiten irabazten ez dugulako.
Gonzalez de Galdeanoren izena atera da. Hura txirrindulari zeneko tankera hartzen dizu zuri. Zuk ala uste al duzu? Haren mailara irits al zaitezke?
Bai, haren antz pixka bat badaukat; fisikoki, behintzat, bai. Eta txirrindulari gisa, hura erlojupekoetan oso ondo ibiltzen zen, eta ni ere hala nabil. Gero, mendian onenei eustea tokatzen zitzaion, eta niri ere bai orain. Askotan esan izan dit bere antza hartzen didala.
Baina moldatu egin nahi izan zaitu bere gisako txirrindularia izateko?
Nik baietz uste dut. Aurtengo apustua, Tourra soilik kontuan hartzearena alegia, bere apustua izaten zen txirrindularia zenean. Eta asmatu egiten zuela uste dut.
Zuk zeuk esan duzu helburua etapa bat irabaztea dela. Dena den, zu nagusian lehiatzera zoaz. Kanpotik ikusita, zaila dirudi bi helburuak ezkontzea.
Askotan, kalean tokatu izan zait jendeak zera galdetzea: «Zer egingo duzu?Etapengatik edo nagusiagatik lehiatu?». Eta, ez dakit, grazia edo egiten dit... Antza, bat egiten baldin baduzu, bestea ezin duzu egin. Egia da sailkapen nagusian aurrean ez dauden txirrindulariek aukera gehiago dituztela etapa jakin batzuetan. Baina aurrean daudenek ere izaten dituzte euren aukerak, eta horiek baliatu behar dira etapak irabazteko. Argi dago ez naizela txirrindulari garailea. Garaipen gutxi dauzkat, eta iraupen luzekoa naizenez, eta agonia horretan ibiltzeko erraztasuna daukadanez, ba, nagusian nahiko ondo ibiltzen naiz. Ni bezalako txirrindulariak aproposagoak dira nagusian lehiatzeko etapak irabazteko baino. Baina txirrindulariak taldearen beharretara moldatu behar du, eta gure beharra etapa irabaztea da. Taldekideak etapak bilatzen saiatuko dira, ni ere bai, baina, gainera, nagusian lehiatu behar dut.
Baina lider batentzako lan eginez, taldekideak etapen ehizan lasai sar daitezke?
Haientzat zoritxarrez, etaparen hasieran ihesaldietan sartzen ahalegindu behar dute. Ihesaldian doazenek euren aukerak dituzte aurrean iristeko, baina sartu ez direnek moldatu egin behar dute niri laguntzeko: nire alboan joatea une oro, haizea kentzea...
Zuk ere etapen lehian sartu nahi duzu. Halere, esan izan duzu jada ez zarela ezkutuan dauden txirrindulari horietako bat...
Bai, egia da niri ez didatela utziko 10 minutuko aldea lortzen duen ihesaldi batean sartzen, badakite-eta 10 minutu hartuta arriskutsua izan naitekeela.
Presioa izaten dute talde askok ihesaldia harrapatzeko. Eta zuek? Bi garaipen baino ez dituzue lortu aurten...
Guk geure buruari jartzen diogu presioa. ProTour Ligan gaude, goi mailan, baina gure taldea etxekoa da, euskaldunez jositakoa... Beharra sentitzen dugu, baina agian ez Columbia edo Rabobankek adina garaipen lortzeko. Beste talde batzuen pare ibili nahi dugu garaipen kopuruetan, gure aurrekontuaren antzekoa dutenen pare.
Zure kasuan, ia beti atzetik aurrera ibiltzen zara. Ia inork jotzen ez duen momentuetan jotzen duzu aurrera. Aurtengo Dauphinen Izoarden, iazko Tourrean Restefonden... Ez zaizu iruditzen?
Bai, egia esan, horrelakoa naiz. Aurrekoekin ibiltzen naiz, baina ia-ia arrastaka. Beti izan naiz horrelakoa... Sufritzailea. Horregatik, nire tropeltxoko txarrena izaten naiz; ez, ordea, atzeko taldeko onena.
Itxuraz, baina, aurtengo Tourra ezin egokiagoa da zure dohainetarako. Kilometro dezente erlojuaren kontra, aldapa piko gehiegi gabe... Hala uste al duzu?
Azaroan, aurkezpena egin zenean, hala iruditu zitzaidan. «Gustatzen zait 2009ko Tourra», pentsatu nuen. Erlojuaren kontra kilometro dezente dauzka, eta mendia gogorra izan arren, mendateak etzanak eta nahiko luzeak dira. Horiek egokiak dira niretzat, baina ez hainbeste igotzaileentzat.
Hirugarren astean Alpeak igoko dira aurten. Iaz nekatuta heldu zinen aste erabakigarri horretara. Hain zuzen, horretara ondo heltzeko asmoarekin aldatu duzu prestakuntza?
Iazko denboraldian hasiera-hasieratik ibili nintzen bete-betean, toki guztietan lehiatzen eta horrek neke fisikoa eta psikologikoa eragiten du. Hortaz, Tourreko azken astera oso nekatuta iritsi nintzen fisikoki. Apustua hori da: hirugarren astera indarrarekin heltzea.
Eta bestela? Nola ikusten duzu aurtengo Tourra. Alberto Contadorren eta Lance Armstrongen artean lehia bizia espero da. Baina Carlos Sastre ere hor dago, Denis Mentxov, Cadel Evans... Zer diozu? Zer gerta daiteke?
Nik argi daukat hautagai nagusia Armstrong dela. Ez dakit, niretzako txirrindulari eredugarria izan da beti. Tourra egin aurretik ibilbide guztia aztertzen zuen, prestakuntza inork baino hobeto zaintzen zuen... Profesional oso-osoaren eredua da. Bai egia da berak dauzkan baliabideak ez dauzkagula... Gero, txirrindularitza utzi eta lau urtera hiruzpalau kilo gehiagorekin azaltzea... Erakutsi zidan ez zituela garagardo gehiegi edan, ez zela denbora-pasa ibili. Nik, neguan, 10 kilo hartzen ditut. Eta Giroan ibili den moduan ibilita, hura da, nire ustez, irabazteko hautagai nagusia.
Agian, sekula ez duelako galdu.
Hori ere egia da. Arraroa litzateke galtzen ikustea. Heroi amerikarraren etiketa dauka, ezta? Hura baino maila bat beherago ikusten ditut Contador eta Evans. Gero Schleck anaiak daude, Mentxov, Sastre...
Eta zu hurrengo multzo mardulean? Asko zaudete...
Bai... Izenak aipatzen hasi eta ez nuke bukatuko... Fabian Cancellara, Maxime Monfort, Kim Kirchen, Andreas Kloeden, Vincenzo Nibali, Levi Leipheimer, Robert Gesink, Roman Kreuziger, Sandy Casar...