POLITIKA
Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkura eten dute Zestoan, ANVko kide batek hitza hartu duenean
Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak Gabi Isasa ANVko kidearen diskurtsoa eten du. Horrek hitz egiten jarraitzen zuela ikusita aretoa utzi du Romerok, hainbat batzarkiderekin batera.
Berria.info 2009-07-02 - 16:18:13
Gipuzkoako Batzar Nagusiak osoko bilkura egin du gaur Zestoan (Gipuzkoa) baina hori bertan behera geratu da herriko alkateak (Alazne Olaizola, ANV) Gabi Isasa alderdikideari hitza eman dionean. Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearen arabera, "legez kanpoko dagoen ANVko ordezkari batek Batzar Nagusietan hitz egiteak erakundeari errespetu falta adierazten dio". Ondorioz, haren diskurtsoa etetea erabaki du. Isasak diskurtsoarekin jarraitu du eta beraz, Batzar Nagusietako Mahaiak eta hainbat batzarkidek aretoa uztea erabaki dute.
Isasak hitzaldia amaitu duenean berriro itzuli dira aretora. Aho batez saioa bertan behera uztea erabaki dute. Romerok eskerrak eman dizkie "tolerantzia borondatez eta errespetuz, fanatismorik gabe Batzar Nagusiei harrera egin dieten guztiei".
Isasa Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea zen baina alderdien legearen martxan jarri zenean, kargu horretatik kanpo geratu zen. Gaurko batzarrean Zestoako alkateak gonbidatuta parte hartu du. Izan ere, Olaizolak osoko bilkurara zenbait pertsona gonbidatzeko aukera zuen eta "batzarkide legitimoak" gonbidatu ditu.