Edukira joan

Publizitatea

ATXILOKETAK

Sei gazte atxilotu dituzte Irunen, ertzainei eraso egin dietelakoan

Hiru poliziak kalez jantzita zeuden ostatu batean. 15 eta 31 urte bitartean dituzte sei atxilotuek.

Berria.info   2009-07-04 - 17:48:19

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Irungo (Gipuzkoa) ostatu batean kalez jantzita zeuden hiru ertzaini eraso egitea egotzita sei gazte atxilotu dituzte gaur Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Ustezko erasoa 6:15ean izan da, gazte haiek ertzainak ezagutu egin dituztenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

15 eta 31 urte artean dituzte sei atxilotuek; bakarra da adintxikikoa.

Ertzainak artatu egin dituzte osasun zentro batean, eta haietako bati mediku azterketa egin beharko diote, begi bat kolpatua duelako, Herrizaingo Sailaren arabera.