Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Elizaren isiltasunarengatik, euskal gotzainek barkamena eskatu diete frankismoan hildako apaizei

1936 eta 1937 urte artean 14 euskal apaiza hil zituzten tropa frankistek. Beraien heriotzak ez zituzten erregistratu, eta hileta elizkizunik ere ez zuten jaso.

Berria.info   2009-07-11 - 14:23:28

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
70 urteren ondoren frankismo garaian hildako 14 euskal apaizek omenaldia jaso dute. Gasteizko katedral berrian egin diote hileta elizkizuna. Miguel Asurmendi Arabako gotzainaren, Ricardo Blazquez Bizkaikoaren eta Juan Mari Uriarte Gipuzkoakoaren babesa izan du ekitaldiak, eta barkamena eskatu dute denbora guzti horretan Elizak izan duen isiltasunarengatik.

"Ezin da zuritu, ezta gehiago luzatu ere gure Elizak ofizialki izan duen isiltasuna heriotza horien inguruan. Hain isiltasun luzea ez da bakarrik ez egiteko bat izan, baizik eta baita egiari, justiziari eta karitateari egindako hutsegite bat ere", adierazi du Asurmendik. Berak zuzendu du elizkizuna.

Arabako gotzainak gaineratu duenez, gaur beraiekin zuten zorra kitatu dute. Izan ere, 1936 eta 1937 urte artean tropa frankistek hamalau euskal apaiza hil zituzten. Haien heriotzak, baina, ez ziren erregistratu, eta hileta elizkizunik ere ez zuten jaso. Elizkizunean, besteak beste, banan-banan irakurri dituzte hildakoen izen abizenak.

Katedrala erabat beteta egon da. Han izan dira hildakoen senitartekoak eta lagunak. Baita politika arloko jendea ere; tartean, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Iñigo Urkullu EAJko presidentea.