Edukira joan

Publizitatea

AZPIEGITURAK

Bizkaiko errepide batzuetako trafikoa moztu dute AHTaren aurkako ekintzaileek

Zementoz betetako bidoietan eskuak sartu dituzte gaur hainbat lagunek Abadiñon. Zornotzan zubi batetik zintzilikatu dira. Zortzi ekintzaileri desorden publikoa eragin izana leporatu die Ertzaintzak.

Berria.info   2009-07-17 - 14:09:43

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Zementoz betetako bidoietan eskuak sartu eta Bizkaiko bi errepideren erdian jarri dira gaur goizean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako ekintzaile batzuk, eta trafikoa moztu egin dute.

N-634 errepidea erabat itxita dago Abadiño eta Zaldibar artean 7:50etik, eta 11:30ak aldera arte trafiko arazo handiak egon dira N-636n, Elorrion parean.

Lehenago Zornotzan -7:40an-, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bi lagun N-634 errepideko zubi batetik zintzilikatu dira eta trafikoan eragozpenak sortu dituzte. Hogei minutura utzi diote protestari.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak protesta egin duten zortzi lagun identifikatu eta desorden publikoa eragin izana leporatu die.