TXIRRINDULARITZA
Ivanov irabazle Tourrean
Ihesaldi batez baliatu da. Hincapiek bost segundogatik ez du lortu lidergoa. Bihar lehen mailako mendian bukatuko da etapa, itzuliko 15.a.
Berria.info 2009-07-18 - 18:19:05
Gaur, behintzat, Frantziako Tourrean ez zegoen, atzo bezala, aparteko mendirik eta, espero bezala, ez da lehiarik izan sailkapen nagusiko faboritoen artean. Ihesaldi bat izan da protagonista itzuliko 14. etapan (Colmar- Besançon, 199 kilometro), eta Sergei Ivanovek (Katusha taldea) irabazi du, ihes eginda.
Etapan zehar George Hincapie, Hayden Roulston, Jens Voigt, Martijn Maaskant, Nicolas Roche, Daniele Bennati, Frederik Willems, Christophe Le Mevel, Sebastien Minard, Daniele Righi, Gerald Ciolek eta Albert Timmer izan ditu iheskide, eta Ivanovek bukaeran egin du ospa. Besteak hamasei segundora heldu dira, tropela 5.36ra.
Rinaldo Nocentinik ozta-ozta heldu dio lidergoari, Hincapie bost segundora geratu delako -bigarren jarri da-. Alberto Contador dago hirugarren -sei segundora-, Lance Armstrong laugarren -zortzira-. Lehen euskal herritarra Mikel Astarloza da: 18. doa, 3.02ra.
Bihar korrituko dute Tourreko 15. etapa: Pontarlier-Verbier (207,5 kilometro). Lehen mailako mendian bukatuko da. Aurretik hirugarren mailako lau mendate izango dituzte, eta bigarren mailako bat.
Astelehenean atseden eguna izango dute, itzuliko bigarrena. Asteartean, berriro mendiko etapa: maila bereziko gain bat, lehen mailako beste bat -etapa ez da gainean bukatuko, ordea-.
Hilaren 26an amaituko da Tourra, Parisen.