Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL PRESOAK

Presoek EHUn ikasteko proposamena egin du EAk Eusko Legebiltzarrean

Berria.info   2009-07-20 - 14:21:34

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Euskal presoek EHUn ikasteko duten eskubidea gauzatzeko asmoz, ez-legezko proposamena egin du gaur EAk Eusko Legebiltzarrean. Presoei duela zazpi urte kendu zieten aukera hori Espainiako auzitegiek.

Jesus Mari Larrazabal EAko parlamentariak Eusko Legebiltzarrari adierazi dio Espainiako Espetxe Zuzendaritzari eska diezaiola aukera hori 2009-2010 ikasturtetik bermatzeko.

Bide batez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari neurriak hartzeko galdegin dio Larrazabalek, eta behar diren gestioak egiteko.