Edukira joan

Publizitatea

Gaur aurkeztuko dute 'La máquina de pintar nubes', Bilbo aldean girotutako filma

Berria.info   2009-09-23 - 16:47:26

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Zinemaldiak gaur aurkeztuko du La máquina de pintar nubes filma, Zinemira sailaren barruan (20:30, Viktoria Eugenia). Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduta, filma diktadura frankistaren azken urteetako Bilboko inguruetan dago girotuta, eta gazte baten margotzeko grina kontatzen du.

Aitor Mazo, Gracia Olayo eta Santi Ugalde aktoreek osatzen dute filma, besteak beste. Mazoren arabera, "filmak ez du garai haietako kronika sentimental bat izan nahi, baizik eta bizitzan aurrera ateratzeko borrokatzen dutenen isla".