Edukira joan

Publizitatea

KIROLA

Euskal selekzioak ezingo dira lehiatu Espainiaren baimenik gabe

Espainiako Atzerri Ministerioaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren balekoa beharko dute nazioartean edo Espainiako Estatuan aritzeko, EAEko Auzitegi Nagusiak dioenez.

Berria.info   2009-10-02 - 17:36:31

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur ebatzi du euskal kirol selekzioek ezingo direla Espainiako Atzerri Ministerioaren eta Kirol Kontseilu Gorenaren baimenik gabe "mundu mailako probetan lehiatu", ez nazioartean, ez Espainiako Estatuan.

Bide batez, auzitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak selekzioak laguntzeko iaz hartutako erabakia.

Ebazpenaren arabera, Espainiako 1990eko Kirolaren Legea da balio duen bakarra, eta ez EAEko legea.

Horretaz gain, EAEko kirol federazioei exijitu die Espainiako federazioetan sartzeko "atzerrian" aritzeko.