Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Bi lagun hil dira Amurrion eta Mallabian, trafiko istripuetan

Berria.info   2009-11-11 - 12:10:38

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Pertsona bat hil da gaur goizean Amurrion (Araba), A-625 errepidean izandako auto istripuan. Lekamaña bidegurutze parean izan da ezbeharra, goizeko zortziak baino zerbait lehenago: bi autok talka egin dute. Beste lagun bat zauritu egin da eta erietxera eraman dute.

Ertzaintza ari da istripua ikertzen, eta oraindik ez dute hildakoaren eta zaurituaren izenik-eta jakinarazi.

Mallabian (Bizkaia) ere beste lagun bat zendu da trafiko istripuan. Trabakua mendatean gertatu da, 9:00ak aldera. Bi autok eta furgoneta batek elkar jo dute BI-633 errepidean, Durangorako jaitsieran, eta furgonetan zihoan laguna hil da. Beste bi pertsona zauritu egin dira. Ertzaintza Ermuatik ari da trafikoa bideratzen.