EGUNKARIA AUZIA
'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute Baionan
150 lagun inguru bildu dira. Bertan izan dira, bertzeak bertze, Jean Lizar, Daniel Landart, Erramun Bachoc, Hur Gorostiaga, Mattin Hirigoien, Jakes Bortairu, Ramuntxo Camblong, eta Abertzaleen Batasunako eta Batasunako zenbait ordezkari.
Berria.info 2009-11-27 - 22:02:45
Jean Lizar Berdeen Akitaniako eskualde kontseilaria, Daniel Landart idazle eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendariordea, Erramun Bachoc EEPko kontsulta batzordeko kidea, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria, Mattin Hirigoien antzerki idazlea, Jakes Bortairu Baionako AEK-ko arduraduna, Ramuntxo Camblong EAJko Ipar Buru Batzarreko presidente ohi eta Egunkaria-ren aldeko diru bilketa kanpaina eramanen duen lagun taldeko kidea, eta Abertzaleen Batasunako eta Batasunako zenbait ordezkari bildu dira gaur, anitzen artean, Baionan, Egunkaria-ren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean.
150 lagun inguru izan dira guztira Egunkaria libre! lelopean. Auzipetutako inor ez da izan bertan, muga pasatzea debekatuta baitute.
Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Herriko Etxearen aitzinean, 18:00etatik aitzinera. Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena.
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan kultur eta gizarte arloetan egiten duten lanagatik ezagun diren hirurogei lagun inguruk sostengua adierazi diete Egunkaria-ko auzipetuei, eta, halaber, auzi horren bidegabekeria salatu dute. Horietako asko gaur Baionan izan dira.
Besteak beste, sostengua adierazi dutenen artean dira Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia, Piarres Xarritton eta Jean Louis Davant euskaltzainak; Daniel Landart, Itxaro Borda, Luzien Etxezaharreta eta Mattin Hirigoien idazleak; Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Iñaki Etxeleku Txomin Hegi eta Pantzo Hirigarai antzerkilariak; Zigor eta Gonzalo Etxebarria artista plastikoak eta Sustrai Colina bertsolaria.
Musikariak ere hainbat dira, besteak beste: Jean Mixel Bedaxagar, Andde Duhalde, Peio Ospital, Eñaut Larralde, Maite Idirin eta Robert Larrandaburu Pipas.
Hezkuntza arlotik, Seaskako sortzaileetakoa izan zen Argitxu Nobliaren, Seaskako egungo zuzendari Hur Gorostiagaren zein erakunde bereko lehendakari Paxkal Indoren babesa jaso dute Egunkaria-ko auzipetuek. Ramuntxo Camblong Garapen Kontseiluko lehendakari ohia, Noel Elorga enpresaburua, Juje Etxebarne eta Eneko Gorri gizarte arloko eragileak ere babesa agertu dutenen artean dira.
Zenbait komunikabidek ere bat egin dute salaketarekin: BERRIAren Lapurdiko ordezkaritzak, Herria-k, Kanaldudek, Euskal Irratiek, Info7-k, Le Journal de Pays Basque kazetak, Pays Basque.info-k, Kazeta.info-k, eta Gara-ren Iparraldeko ordezkaritzak.
Kultur eta gizarte arloko ikerketa lanen egileak ere ez dira falta, hala nola, Anuntxi Arana antropologoa, Battitta Coyos hizkuntzalaria eta Eusko Ikaskuntzako Jean Mixel Larrasket.
Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek eta legelariek, besteak beste, egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Bost auzipetu itxierari buruzko auzian
Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketa abenduaren 15ean hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen.
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).
2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'
2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.