Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

"Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetza sendotzeko" borondatea dute Lopez eta Roussetek

Horretarako, "euroeskualde bat eratzeko proiektua" lantzen ari direla jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Akitaniako eskualdeko presidenteak. AHTa eraikitzeak lehentasuna izango du.

Berria.info   2009-11-30 - 15:19:33

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
"Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetza sendotzeko" asmoz, "euroeskualde bat eratzeko proiektua" lantzen ari direla jakinarazi dute Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak. Hala ere, oraindik aurrekontua eta egoitza nagusia non egongo den zehaztu gabe dutela adierazi dute bi agintariek, Bordelen (Frantzia) egin duten bileran. Ez dute baztertu Nafarroa eta Aragoiri euroeskualdearekin bat egiteko proposamena egitea.

"Euroeskualde indartsu bat eratu nahi dugu eta bien arteko komunikabideak hobetu", azaldu dute. Gaineratu dute, proiektuaren helburu nagusia "Abiadura Handiko Trena eraikitzea" eta horretarako "epeak betetzea" izango dela.

Proiektu horrez gain, nekazaritza, hizkuntza eta berrikuntzaren inguruko gaiez ere mintzatu dira Lopez eta Rousset.