EUSKAL PRESOAK
Joana Regueiro aske utziko dute gaur, 30.000 euroko bermepean
Batasunaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten 2007an, Seguran.
Berria.info 2009-12-02 - 15:23:00
Duela bi urte Batasunaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten Joana Regueiro aske utziko dute gaur, 30.000 euroko bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Seguran (Gipuzkoa) atzeman zuen Espainiako Poliziak eta ondoren, Madrilera eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziz.
2007tik Regueiro Espainiako hainbat espetxetan sakabanatuta egon dela salatu du AAMk, besteak beste, Soto del Real, Brieva eta Alcalan. Villabonako (Asturias, Espainia) espetxean dago presoa.
2007tik Regueiro Espainiako hainbat espetxetan sakabanatuta egon dela salatu du AAMk, besteak beste, Soto del Real, Brieva eta Alcalan. Villabonako (Asturias, Espainia) espetxean dago presoa.





