Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen eta Getxon, emakumeen aurkako delituengatik

Berria.info   2009-12-03 - 16:06:54

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Getxoko Las Arenas auzoan (Bizkaia) 41 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, emazteari eraso egitea leporatuta. Biktimak azaldu duenez, kolpeez gain sexu erasoa egin zion atxilotuak. Tratu txarrak jasaten zituen lehen aldia ez zela gaineratu zuen.

Ertzaintzak Barakaldoko Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) eraman zuten emakumea, zituen zauriak artatzeko.

Gasteizen, berriz, bikotekide ohiak eraso egin ziola azaldu zion emakume batek Udaltzaingoari. Kalean jazo zen gertaera.