Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Ainara Bakedanok torturatua izan dela salatu du

Epaileak espetxera bidali du. Atzo atxilotu zuten Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalera bere borondatez deklaratzera zihoanean.

Berria.info   2009-12-03 - 17:32:08

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Torturatu egin dutela salatu du Ainara Bakedanok Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, "poltsa jarri diote buruan arnasik gabe uzteraino -asmatikoa da-, kolpeak eman dizkiote etengabe eta mehatxuak jasan ditu". Inkomunikatuta zegoen atzotik Bakedano, epailearen aurrean deklaratu baino minutu batzuk lehenago altxa diote inkomunikazioa. Bakedano espetxeratzeko agindua eman du epaileak, Nafarroako Segiko buruzagia izatea leporatuta.

Guardia Zibilak atzo atxilotu zuen Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalera bere borondatez deklaratzeko asmoz zihoanean. Lehengo astean euskal gazteen aurka egindako polizia operazioarekin lotuta. Orduan saiatu ziren hura atzematen, Iruñerrian, baina gaztea ez zegoen etxean. Atxilotu, inkomunikatu eta Guardia Zibilaren egoitzara eraman zuten atzokoan.

Beste hiru gazte ere aurkeztu ziren atzo auzitegian. Hirurak aske utzi ditu Marlaska epaileak, oraingoz baldintzarik gabe, baina berriz deituak izatekotan.

Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 35 gazte atzeman zituzten lehengo astean -34 asteartean eta bat larunbatean-, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Haietatik 31 kartzelara bidali zituen epaileak, Segi gazte erakundekoak direlakoan "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Beste laurak baldintzapean utzi zituen libre.

Larunbatean milaka lagunek salatu zuten gazte independentisten aurkako sarekada, Bilbon egindako manifestazioan.