Edukira joan

Publizitatea

KOMUNIKABIDEAK

BERRIAk 'Euskal Herriko plaza' izeneko denda birtuala ireki du

Elikagaiak, edariak, liburuak, diskoak, DVDak eta jantziak eros daitezke, besteak beste, =lwww.euskalherrikoplaza.com==http://www.euskalherrikoplaza.com/=l-n.

Berria.info   2009-12-04 - 19:16:40

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Euskal Herrian sortu edo ekoiztutako produktuak erosi ahal izango dira gaurtik aurrera BERRIAk zabaldu duen Euskal Herriko plaza izeneko denda birtualean. Esaterako, elikagaiak (itsas kontserbak, barazki kontserbak, gazta, eztia, olioa…), edariak (ardoa, sagardoa, txakolina, likoreak…), liburuak, diskoak, DVDak eta jantziak eros daitezke.

Interesa duenak www.euskalherrikoplaza.com helbidean egin dezake eskaera. Bezeroak erosketa prozesuan izan ditzakeen zalantzak eta zailtasunak argitzeko 902-82 05 07 telefonora deitu daiteke.

Webgunea, euskara hutsean dago, baina arduradunek ez dute baztertzen, datorren urtera begira, hizkuntza gehiagotara itzultzea, bertako produktuak bertan ezagutarazteaz gain munduan ere zabaldu daitezen.