Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

109 lagun hil dira Errusian, ostatu batean izandako sutean

Su artifizialek eragin dute ezbeharra bart, Perm hirian, ostatuaren zortzigarren urteurrena ospatzen ari zirela. Beste 88 pertsona larri daude.

Berria.info   2009-12-05 - 16:43:52

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Perm hirian (Errusia) ostatu batean izandako sutearen ondorioz 109 lagun hil dira bart, Errusiako Fiskaltzak jakinarazi duenez. Beste 130 pertsona zauritu egin dira, eta haietatik 88 larri daude.

Iturri haren arabera, su artifizialek eragin dute ezbeharra. Une hartan 300en bat lagun zeuden barruan.

Hildako gehienak erreduren, zapalduen eta arnasik gabe geratzean zendu dira.

Ostatuaren zortzigarren urtemuga ari ziren ospatzen, eta Anatoli Zak jabeetakoa atxilotu egin du Poliziak. Beste lau lagun ere atzeman ditu.

Errusiako segurtasun indarrek baztertu egin dute atentatuaren hipotesia.