Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak euskararen normalizazioan oztopo izango dira, Kontseiluaren ustez

Euskarabideako zuzendariak "mespretxua, bitarteko falta, hitza betetzeko gaitasun falta, hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa bukatzeko ezintasuna eta euskara normalizatzeko hizkuntza politika eragingarria abiatzeko ezintasuna" duela adierazi du Kontseiluak.

Berria.info   2009-12-14 - 15:14:50

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
"Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak", salatu du Iñaki Lasak Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.

Lasak nabarmendu du Xabier Azanza Euskarabideako zuzendariak "mespretxua, bitarteko falta, hitza betetzeko gaitasun falta, hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa bukatzeko ezintasuna eta euskara normalizatzeko hizkuntza politika eragingarria abiatzeko ezintasuna" duela. "Euskarabidea ez da UPNren politika gauzatzeko tresna bat besterik".