MUNDUA
Ustez Al Kaedakoak diren 30 ekintzaile hil dituzte Yemenen
Berria.info 2009-12-24 - 16:31:16
New York Times AEBetako kazetak jakinarazi duenez, Yemengo armadak Al Kaedako 30 ekintzaile hil ditu, aire erasoan. Operazioa Yemengo ekialdeko Shahua eskualdean jazo da, ustez Al Kaedako buruzagiak bilera egiten ari zirenean.
Erasoa egiteko AEBek armak, laguntza logistikoa eta inteligentzia aholkularitza eman dizkiola dio New York Times-ek.
Iturri horren arabera, Yemenen inoiz Al Kaedaren aurka izan den operaziorik handiena izan da.