Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Gizon batek emazte ohia eta lau lagun hil ditu Finlandian, eta bere buruaz beste egin du

Espoo hirian izan da gertaera, Helsinkitik gertu.

Berria.info   2009-12-31 - 15:19:37

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Gizonezko batek Espoo hirian (Finlandia) etxe batean emazte ohia hil du eta gero merkataritza gune batean tiroz beste lau pertsona, Poliziak esan duenez. Poliziek ondoren gizonezkoa hilda aurkitu dute, ustez bere buruaz beste eginda.

Ibrahim Shukpoli (Kosovo, 43 urte) da ustezko erasotzailea. Emazteari tratu txarrak egin izanaren aurrekaria zeukan, Poliziaren arabera.

8:20etan izan da merkataritza guneko tiroketa, eta han hildakoak hiru gizonezko -saltokiko langilea da haietako bat- eta emakumezko bat dira.

Helsinki hiriburutik gertu dago Espoo, eta Finlandiako hegoaldeko bigarren hiririk handiena da; 250.000 biztanle dauzka.